Zorionak zuri, Aratzkide!!
Urte honetan hianbeste maite dugun eskaut taldeak 45 urte betetzen ditu! Eta nola ez, denon artean ospatu behar genuen bazkari Aratztar handi batekin. Haur, begirale, bieja, guraso, aiton-amona, lagun, eta beste asko bildu ginen lehengo asteburuan urteurrena ospatzeko, eta ezin hobe pasatu genuen.
Hasteko, Ategon bildu ginen guztiak eta gure begirale maiteek kamixeta eta baso dotore-dotoreak oparitu zizkiguten. Aratz taldea ez da inoiz hain fashion egon! Ondoren, bingo baten bidez denon artean hobeto ezagutzeko aukera izan genuen, mota ezberdinetako pertsonek gure txartela sinatzea lortzen genuela. Honez gain, denon artean mural polit bat sortu genuen Atego apaintzeko, bakoitzaren dedikatoria eta marrazkiekin. Hau egin genuela, frontoiruntz abiatu ginen musika eta kantuz denak batera, bazkaltzeko prest. Maitasun handiz egindako paella goxo-goxoa jan genuen (mila esker intendenteei!) eta postrerako… postre lehiaketa! Etxetik ekarritako postre ezin hobeak dastatu zituen gure juradoak eta koxkor, bieja, eta familiakideen artean banatu ziren premioak. A ze nolako chef-ak ditugun aratztarron artean! Honen ondoren, haur eta aktiboek irteeran grabatutako bideokliparen estreinaldia izan genuen, hemen berrikusi dezakezuena. Eta, eguna bukatzeko, nola ez, gaubela handi bat izan genuen denon artean abestu eta dantzatzeko.
Mila esker etorri zineten guztioi, aupa aratz!!
Commentaires