top of page

ARATZ GIA TALDEA
OINARINAK
Oinarinen adarra 12-14 urte bitarteko nerabeek osatzen dute. Adar honen ardatza "abentura" deituriko proiektutxoa da. Epe ertainekoa izan ohi da, normalean 3 hilabetekoa. Hiruhileko hasieran motibagarria den ideia erabaki eta hau gauzatzeko lanean aritzen dira dirurik erabili gabe. Asteburuz-asteburu beharrezko informazio eta materiala biltzen dute begiraleen laguntzaz, azkenean abenturaren helburua lortu arte: bideoklip bat sortzea, kirol ezberdinak ezagutzea eta asteburua pasatzeko irteeratxo bat antolatzea, besteak beste.




bottom of page