
ARATZ GIA TALDEA
ZER DA ARATZ?


1978 urtearen bueltan Donostialdeako lau gazteren ilusio, iniziatiba eta lanaren fruitu izan zen Aratzen sorrera. 18 urte inguru zituzten garai hartan eta mistoa, euskalduna eta laikoa izango zen Gia talde bat sortzea erabaki zuten. Lehenengo kanpaldi horretan 6-7 haur joan ziren, eta ia 50 urte geroago Aratzek bizirik jarraitzen du oraindik! Geroztik sortzen saiatzen garen harreman guztien atzean hainbat balore transmititzea du helburu: feminismoa, gizarte konpromezua, ardura, kolektibotasuna, auzolana, konfidantza, kritikotasuna, enpatia, elkarlaguntza, berdintasuna, naturarekiko errespetua eta tankerakoak.
Bestalde, urtean zehar larunbatero gure etxean elkartu eta adar bakoitzak erronka ezberdinak aurrera eramaten ditu. Horrez gain, hiru irteera antolatzen ditugu: urrian, gabonetan eta aste santuan. Hala ere, urte osoko fruitu guztiak kanpan loratzen dira. Uztailaren 15-30 bitartean bizitako esperientzia magikoan.
Hona hemen gure 45. urteurrenean grabatu genuen bideoklipa :) Gozatu!!