top of page

ARATZ GIA TALDEA
AZKARRAK
Azkarren adarra 15-16 urte arteko gazteek osatzen dute. Adar honekin lan egiteko era "enpresa" izeneko epe luzeko proiektu bat da, normalean ikasturte osoa irauten duena. Ikasturte hasieran enpresa erabaki eta urtean zehar horretarako lanean aritzen dira, beren begiraleen laguntzaz.
PortAventura, Baztango kanpina, jarduera ezberdinak erreka basati batetan behera... hauek izan dira azken urteotan azkarren enpresak lortutako helburuak. Azkarren filosofian autogestioa eta elkarlana dira guztiaren oinarri, denok batera ekimen ezberdinak antolatuz urtean zehar: San Tomaseko postua, kamiseta kolekzioa, bigarren eskuko merkatua, herri bazkaria eta beste asko. Izenak berak esaten dun bezala, beraiek dira talde osoko espabilatuenak.




bottom of page