Aratzen ere euskara gara!
- Aratz Gia Taldea

- 22 mar
- 1 Min. de lectura
Kaixo, Aratz!
Herriz herri eta kilometroz kilometro, Korrikak Euskal Herriko txoko guztiak euskaraz bustitzen ditu. Aurtengoa abian da dagoeneko Euskara gara lelopean. Eta Aratzen ere euskara garenez, gure korrikatxoa antolatu genuen joan den larunbatean.

Azkar-trebeek pankarta margotu eta leloko mezua idatzi ostean, Txofre plazatik korrika abiatu ziren Groseko auzoan barrena, eta Ategora bidean oinarin eta koxkorrak batu zitzaizkien. Ategon bertan amaitu genuen korrika, gure etxean. Bihotzak alaitzeko bingo musikatua egin genuen eta txokolate beroa indarberritzeko.

Laister arte, Aratz. Aste Santuko irteera bertan dugu!
Mmmmmuaak!



Comentarios