top of page
Buscar

Oinarinen irteeratxoa

Kaixo Aratz! Asteburu honetan oinarinek gure abenturari amaiera eman genion Santiagomendira irteeratxo bat eginez. Hiruhileko honetan zehar sukaldatzen ikasten egon gara, kanpa osoko chef hoberenak izan ahal izateko, eta asteburu honetan ikasitakoa praktikan jartzeko momentua iritsi zaigu. Asteburuan zehar janari mexikarra eta txinatarra sukaldatu genuen, eta amaitzeko gala afari bat egin genuen menu eta edari elegante-eleganteekin. Sukaldean lan ta lan pasatzen ez genituen momentuetan bestelako aktibitate dibertigarriak egin genituen: banderatxo, gitarreo, kotilleoa… Hiruhilekoari amaiera eman diogu primerako sukaldariak bilakatzen eta kanpa iristeko irrikitan. Eta ez ahaztu kanpa baino lehen irla eguna daukagula, hor ikusiko gara denak berriz!




 
 
 

Entradas recientes

Ver todo
Koxkorrak Ategon

Kaixo berriz ere! Joan den asteburuan koxkorrek asteburu berezia izan zuten: irteeratxo labur baina intentsoa. Larunbat goizean denak...

 
 
 

Comments


bottom of page