Koxkorrak Ategon
- Aratz Gia Taldea
- 16 jun
- 1 Min. de lectura
Kaixo berriz ere! Joan den asteburuan koxkorrek asteburu berezia izan zuten: irteeratxo labur baina intentsoa. Larunbat goizean denak elkartu eta Irunera joan ziren suhiltzaileen lana ezagutzeko. Mangerak, kamioiak, kaskoak, gas maskarak... zeinen beharrezkoak diren suhiltzaileak! Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Irungo suhiltzaile taldeari bixita gidatua antolatzeagatik. Onenak zarete.
Bazkalorduan Hondarribira joan eta paseo polit bat eman zuten Bidasoa ibaiaren ondotik. Egia esan, eguraldia oso ondo portatu zen. Bazkalostean parke bat inbaditu eta zilipurdika pasa zuten arratsaldea.
Donostira itzulita, Ategorrietan afaldu zuten borobilean eserita, saltxitxak eta txokolatezko jogurta gailetarekin. Ñam! Begiraleak primerako txefak dira eta edonon presta dezakete Mitxelin izar bat irabazteko moduko menua.

Azkenik, egunari amaiera emateko, 'Aupa Etxebeste!' filma ikusi zuten. Lehen aldia batzuentzat, enegarrena beste batzuentzat, baina dibertigarria denentzat. Ondoren, esterila batzuk bildu eta denak lotara. Gabon <3
Kanparako atzera kontua hasi da, hilabete besterik ez da falta! MMMMUAAAAA
Comments