top of page
Buscar

Iñauteriak 2024

Kaixo kaixo!


Duela astetxo batzuk iñauteriak ospatu genituen. Bidebietako frontoiean elkartu ginen eta adar bakoitzak bere mozorrorik ederrena prestatu zuen. 


Brrrrumm… brrrrumm… nortzuk datoz hortik? Lasterketa bat da! Mario kart! Baina, begiraleak dira! Mario, Luigi, baby Peach, Yoshi… ez zen inor falta. Bakoitza bere kotxe tuneatu eta pertsonalizatuan ziztu bizian atera zen lasterketa irabazi nahian. Besteen kontra talka egin, platanoekin irristatu… ez zen uste bezain erreza izan. Baina oso ondo pasa genuen.





Piratak ere hor izan ziren: koxkorrak! Marradun kamisetak, katalejoak, partxeak, painoleta zapi moduan… ez zitzaien ezer falta. Oso apain zeuden denak, seguru bere patroi ezezaguna, pirata Mangamon, oso harro zegoela. 





Azkarrek ezin zuten mozorro aratztarrago bat egin. Bakoitzak kantzioneroko bere abesti gustokoena hautatu eta hortaz mozorratu ziren. Benetan mozorro originala. Marinela, flamenka, zumbona eta guzti. Aupa azkarrak!





Trebeak eta oinarina, hori sasoia! Txirrindulari profesionalak ziruditen bere mozorroarekin. Bidebietako tourra ere egin zuten denok animatzen genituen bitartean. 





Ondoren denok batera jolas ezberdinak egin genituen: muxu-plakaje, mario bideojokoa… eta bukatzeko, merendola denentzat. Ñam, ze goxua! 


Hurrengora arte, Aratz ;)


 
 
 

Entradas recientes

Ver todo
Koxkorrak Ategon

Kaixo berriz ere! Joan den asteburuan koxkorrek asteburu berezia izan zuten: irteeratxo labur baina intentsoa. Larunbat goizean denak...

 
 
 

Commentaires


bottom of page