top of page
Buscar

Inauteriak Txuri-Urdinen!

Kaixo, Aratz!


Kaldereroak iragarle, joan den asteburuan inauteriak ospatu genituen aratztarrok. Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregian elkartu ginen, adar bakoitzak prestatutako mozorroa erakusteko irrikitan.


Koxkorrek, gai librean, denetariko mozorroak ekarri zituzten: soineko panpoxenetik animalia basatienera. Oinarinek, nahiko basatiak dira hauek ere, beren zooa aurkeztu ziguten (herensuge eta guzti). Azkarrak, raperoz: urrezko kate pisutsu, galtza erori eta leopardoarekin. Oso gangsta. Trebeak, aldiz, hippie belarjaleak izan ziren. Uztaila aldera autogestioa eta auzolana oinarri dituen komunara etortzera gonbidatu gintuzten. Ziur beraien kantu bitxiak ikasiko ditugula, eta (agian) beren tofua probatuko. Azkenik, SuperAratzeko superheroiek ere bisita egin ziguten: superkusionista, superretxiko, superregina...


Nork zuen mozorro onena?
Nork zuen mozorro onena?

Patinak jantzi eta barrura. Baten bat gehiegi emozionatu eta sartu bezain laster ipurdiz erori zen. Baina piskanaka oreka topatzen joan ginen eta bueltaka pasatu genuen arratsaldea. Elkarri eskua emanda, harrapaketan, noizbehinka deskantso... oso pozik!




Bigarren hiruhilekoaren erdian gaude dagoeneko, beraz asteburu honetan berriz ere adarka banatuko gara. Baina, adi, Aste Santua eta irteera hortxe bertan daude eta.


Laister arte :)

 
 
 

Entradas recientes

Ver todo
2024ko euskeraren eguna

Kaixo maitiak! Jakingo duzuenez, gaurko eguna nahiko berezia da aratztarrontzat: euskeraren eguna. Eta urtero lez, adar guztiak elkartu...

 
 
 

Comments


bottom of page