top of page
Buscar
Foto del escritorAdmin

Gabonetako Irteera 2022

Kaixo, Aratztar! Urtero-urtero, gabonak iristean, Donostiako haur eta gazte batzuek opari berezi bat jasotzen dute… Olentzerok ekarritakoa? Ez, oraindik hobe, Aratzen gabonetako irteera! Urte honetan Lasturrera abiatu gera haur eta begiraleak eta herri txiki honen frontoia, errota, eta zezen-plaza kolonizatu ditugu 4 egunez.



Koxkorrek helburu argi bat zuten irteera honetan zehar: detektibe agentzia batean sartzea. Honetarako, detektibe eskolan joku eta froga ugari egin behar izan zituzten kamuflatzen, kamerak ekiditen eta espiatzen ikasteko. Behin agentzian sartzea lortu zutenean kasuak argitzen buru-belarri pasa zuten egun osoa, bere gaitasunak frogatzeko.


Oinarinek froga ezberdineko tablero bat egin zuten, bi taldeak pinturillo, mimika eta antzekoetan lehiatzen eta puntua lortzen zuten bakoitzean bere taldearen kamelloa pausu bat aurreratzen. Ondorengo goizean Aratzentzako proiektu sekretu batean ibili ziren lanean, hemendik gutxira ikusi ahalko duzutena… zer izango ote da? Arratsaldean Lasturreko inguruetan mendi-buelta polit bat egin zuten, urteko azken abentura zein izango den aukeratzeko.


Azkarrek, hiruhilean zehar egindako esfortzuak kompentsatzeko, irteera lasaitxoa izan zuten

etxetik ia atera gabe (ez dakigu herriko frontoiera ere hurbildu al ziren). 26 arratsaldean empresa nola dijoan komentatzen zuten bitartean, galtzerdiz egindako panpinak egiten egon ziren: batzuk oso politak, besteak pixkat beldurgarriak agian, baina denak maitasunez. Hurrengo goizean Trivial joku oso intentso batekin lehiatu ziren, eta irabazleek erabaki ahal izan zuten arratsaldean nork sukaldatu beharko zuen desabantailekin: begiak tapatuta, eskuak beste norbaiti lotuak, hitzegin ahal izan gabe… Baina, nahiz eta era arraro honetan sukaldatu izan, meriendatzeko egin zituzten pizzak ezin hobeak izan ziren.


Azkenik, trebeek bere abilezia erakutsi ziguten Aratz osoarentzat merienda sukaldatzen: takotea!! Ze majoak diren taldeko zaharrenak. Honez gain, oparitxoak egiten ibili ziren (pompoiez egindako panpin bat tokatu bazitzaizun, jakin zazu trebe artixta baten sorkuntza dela), baita Aratzen proiektu supersekretuarekin laguntzen. Azkenik, 27 arratsaldean Trebial jolasean lehiatu ziren bere jakintza frogatzeko.


28an, nola ez, talde eguna iritsi zen! Eta gai paregabea: odol taldeak! Bi globulu gorrik azaldu ziguten Lasturreko herrian odola falta zela eta goizean zeharreko frogetan erakutsi behar genuela zein zen odol talde hoberena. Beti bezain ondo (edo oraindik hobeto) mozorrotu ginen eta gure odol taldea aurkezteko abestia kantatu genien beste taldeei. Eta behin abestiak kantatuta, nor dator hortik? Mamma Mia-ko pertsonai guztiak!! INUXENTE, ARATZ! Gaia ez zen hori benetan, baizik eta Enne Amma. Kantu eta abestiz azaldu ziguten Sophie eta bere lagunek goizean zehar egin behar genuena: bere amaren eguneroko zatiak lortu, bere aita nor den asmatzeko asmoz.


Orduan, odol taldeetaz mozorratuak eta pixka bat pikatuak abiatu ginen Sophieren ezagun guztiekin frogak egitera: Just Dance, kotilleoa, kompatibilidade frogak, eta askoz gehiago. Hau bukatzean, protagonista guztiek eskeini ziguten ENNE AMMA abestiaren dantza! Arratsaldean, Donna eta Dynamo-en show baten ondoren, Sophie-ren despedidara joan ginen. Despedidako jokuak egin genituen ahala puntuak irabazten joan ginen, eta gero horiek subasta oso intentso batean erabili genituen: antzerkirako mozorro eta atrezzoa bakarrik ez, afaltzeko zer nahi genuen ere erosi ahal izan genuen! Dantza ta kantekin amaitu genuen talde eguna, begirale eta haurrek antzerki musikalak egin genituen eta gaubelan.




52 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page