Kaixokaixo aratzkide!
Udaberria hemen daukagu eta honekin batera Aratzen aste santuko irteera. Urte honetan Urnietara joan gera berriz ere (bai, badakigu, begiraleen etxe gogokoena) eta ezin hobe pasa dugu.
Koxkorrak euskaldun peto-petoak izan dira: herri kirolak, plaza dantzak, mendi bueltak, eta okupatutako gaztetxea defendatzeko borroka ere bai! Oinarinek talde dinamikak landu zituzten eta azkarrekin batera aktibitate bat egin ere. Garrantzitsuena, ordea, hiruhileko abentura: beldurrezko gaua! Urnietako etxea buruz behera jarri zuten eta beste aratztarrei sustoak ematen pasa zuten gaubela bat. Askok ez zuten lortu amaierararte iristea!! Azkarrek, oinarinekin aktibitateaz aparte, enpresa lantzen jarraitu dute, baita bere begiraleei kriston aktibitate bat egin ere. Azkenik, trebeak beti bezain aktiboak egon dira: lehenengo egunean pilota partida, bigarrenean Adarra goraino igotzea, eta gutxi izango balitz, kordiei aktibitate bat ere egin zieten. Aupa zuek!
Denbora librea betiko martxan pasa genuen: gitarra, txirula, karta-jolasak, futbola, siesta, pultserak… ezin gara kexatu. Beste adarreko lagunekin, begiraleekin, eta biejekin denbora pasatzeko ere aprobetxatu genuen.
Azkenik, talde egunean Grezia zaharreko olinpiadetara bidaiatu genuen. Aintzinaldiko zibilizazioz mozorratu eta jainko eta jainkosen minifrogak egin genituen, baina kontuz, Hades eta Minotauro maltzurra hortikan zebiltzaten eta. Bazkari goxo batekin indarra hartu ondoren Urnietako plazara jeitsi ginen, Olinpiadak ziren eta! Herrialde bakoitzaren indar eta abilezia frogatu genuen froga olinpiko ezagunenetan: korrika, arrautz-lasterketa, sumo, luzera-jauziak, petanka... Eguna gaubelan amaitu genuen, Lililako lorearen historia entzuten eta beste taldeen antzerkietaz gozatzen.
Azkeneko hiruhilekoarekin a tope jarraitzen dugu: badatoz Azkarren bazkaria, kurtso amaierako merendola, irla eguna, eta konturatu baino lehen… Kanpa!!
Comments