top of page
Buscar

Argazki txalentxa!

Actualizado: 18 oct 2020

Zaharrak berri, Aratzen gauza batzuk ez dira modaz pasatzen. Zaharrak berri, oinarinetan gabonetako irteeran tailer gisa argazki kolaxa egin zuen berberak proposatzen du aktibitate hori trebeetara heltzean. Zaharrak berri, lau akorde zaharrek jarraituko dute alaitzen txokoa. Zaharrak berri, jarraituko du "kanpaldiko onena ruta da" esaten duen begiraleren bat egoten belaunaldi bakoitzean. Zaharrak berri, zabor poltsekin egindako mozorroak izango dira beti talde-egunetako dotoreenak. Zaharrak berri, lozakuan beti dira siestak goxoago. Zaharrak berri, Aratzen gauza batzuk ez dira modaz pasatzen, eta inolaz ere ahazten. Ategoko hormetako hezetasunak ere, ez ditu bertako argazkiak ezabatzen. Zaharrak berri, borbobilean beti hobeto. Eta zaharrak berri, sua ez da itzaliko.


Hona hemen denon artean egin dugun kolaxaren ale birtuala!

Besarkada handia guztiontzat

Aratz





 
 
 

Entradas recientes

Ver todo
Koxkorrak Ategon

Kaixo berriz ere! Joan den asteburuan koxkorrek asteburu berezia izan zuten: irteeratxo labur baina intentsoa. Larunbat goizean denak...

 
 
 

Comments


bottom of page