2026ko inauteriak Bidebietan
- Aratz Gia Taldea

- 16 feb
- 1 Min. de lectura
Kaixo, Aratz!
Badakizuenez, inauteriak izan dira asteburu honetan eta aratztarrok ezinhobe ospatu ditugu Bidebietan. Inolako inbidiarik ez Tolosa, Rio edo Veneziakoei!
Koxkorrak animaliaz mozorratu ziren: unikornioak, pumak, amona mantangorri… denetarik! Xalatu-xalatuak denak.

Oinarinek argi utzi ziguten futbolzale amorratuak direla. Errealeko bultzada ekarri ziguten, Palestinako bandera eta guzti.

Azkarrak ez ziren agertu. Haien ordez Joxemiel, Pernando, Errukiñe eta Agustina etorri ziren, ondoren auzoko jubilatu elkartean perreatzen harrapatu genituenak.

Trebeak talentudunak direla bagenekien, baina ez genekien superizarrak ere bazirela! Hemendik aurrera otsailak 6a jai eguna izango da gure egutegian.

Eta, azkenik, pirritx eta porrotx haien lagun guztiekin etorri ziren: marimotots, pupu eta lore, takolo, zazpikoloroa, marika lanbre… sudurrak gorri-gorriak eta irriak handi-handiak.

Muxu handi bat denoi, laister elkartuko gara berriro!
<3



Comentarios