2025eko urriko irteera: Urnieta
- Aratz Gia Taldea

- 21 oct
- 2 Min. de lectura
Kaixo, Aratz!! Itzuli gara!!
Ikasturtea hasiera eman genion duela pare bat aste Urnietako Elketa basetxean egin genuen irteeran. Nahiko genukeena baino motzagoa izan da aurten. Hala ere, momentu guztiak aprobetxatu ditugu elkarrekin egon eta ongi pasatzeko. Ostiralean denak gentozen eskolatik, unibertsitatetik, lanetik… apur bat desubikatuta. Baina behin motxila hartu eta autobusera igota txipa aldatu genuen denok.

Urnietara iritsi eta elkar ezagutzeko eta berotzen hasteko jolasak egin genituen. Izenak errepasatu genituen eta aurpegi berriak ere ezagutu. Ondoren, afaltzeko norberak ekarritako bokata/makarroi tuperra edo dena delakoa. Eta gaubelan, ikasturte honetako adarren antolaketa zein izango den ezagutu genuen. Nortzuk izango dira gure begirale? Asmatu! Batzuk galduta ibili ziren, beste batzuk nahiko fin. Bat ala beste, dinamika polita izan zen denok elkarren ondoan egon eta urteari hasiera emateko.
Larunbat goizean adar berrietan banatu ginen eta ekintza ezberdinak egin genituen. Koxkorrak herrira jeitsi ziren eta froga ezberdinak egin zituzten pistak lortu eta hiruhilekoko gaia asmatzeko: autobus magikoa! Oinarinak nor da nor? erraldoira jolastu ziren. Elkarren artean taldeka lehiatu ziren adarkideak ezagutzeko. Azkar mendizaleak ditugu aurten eta Goiburu auzora igo ziren eta denetarik izan zuten goizean zehar: aizkolaritza eta guzti! Azkenik, trebeak busti egin ziren ezagutza galdera uste baino zailagoekin: zein da nire kolore gustokoena? Eta nire amonaren izena? Erantzun zuzena eman ezean, uretara!


Arratsaldean Urnietako Zoora egin genuen bidaia eta taldetan banaturik (narrastiak, hegaztiak, intsektuak eta arrainak) bertako animaliak askatu genituen. Bitartean, pinguinoei bere hegazkina eraikitzen lagundu genien eta lehoi, hipopotamo, zebra eta jirafarekin batera alde egin zuten handik. Gaubelan, Afrikako sabanara ihes egin zutela jakin genuen baina, haien espezietakoek onartzen ez zituztela ikusita, Madagascarrera egin zuten ospa lagunek. Baita Julian erregeak ere.


Eta hau izan da aurtengo lehen irteera. Ikasturtea martxan dugu dagoeneko eta hemendik aurrera larunbatero ikusiko dugu elkar. Ze gogo!
Besarkada bana, Aratz!!


Aupa Aratz <3