2025eko Aste Santua
- Aratz Gia Taldea
- 30 abr
- 2 Min. de lectura
Kaixo, Aratz!!
Zer moduz zaudete? Gu irteerara itzuli nahian, opor gehiago nahi ditugu! Berriz ere martxan gabiltza eta asteburu honetan zubiagatik elkartuko ez garen arren, datorren astean bueltan gatoz. Gaurkoan irteerako recap-a dakargu, betiko lez. Muzkin egon ginen apirilaren 24tik 27ra, seguruenik Lizarraldean dagoen herri txiki eta bakartienean. Iristeko errepidea oso polita, bai, baina zelakoa… autobusean mareoren bat egon zen, baina ezer larririk ez.

Autobusetik jeitsi bezain laister izenak errepasatzea da gure tradizioa. Nahiko fin ibili zineten denak, nabaritu zen irteerara gogoz etorri zinetela. Ondoren, zapitxoaren jolasa egin genuen eta, amaitzeko, muxu stop: elkarri muxu-muxu eman salbatzeko. <3

Bazkaltzeko norberak bere bokata eta arratsaldean adarka bildu ginen. Koxkorren gaia mitologia izan da irteeran zehar, eta lehenengo ekintzarako dado magiko batekin aritu ziren jolasean froga ezberdinak burutuz. Oinarinek bere marrazteko gaitasuna demostratu zuten taldeka leihatu eta elkar harrapatzen saiatuz. Azkarrek, aldiz, bere ekintza propioa prestatu zuten trebe eta begiraleentzat: Jumanji pelikulan oinarritutako scape room bat etxe guztian zehar.


Hurrengo goizean, Muzkitik gertu dagoen Allotz lakura joan ginen adar guztiak. Bero itzela egiten zuen eta gutako asko bainatu ginen. Trebeak vlogerrak dira antza denez, eta bere kamararekin irteerako momentu berezienak grabatu zituzten, baita lakuko barre eta jolasak ere. Bideo bat omen daukate prest… ze gogo ikusteko!!


Arratsalderako, koxkorrak eskulanetan aritu ziren koloretazko llaberoak egiten. Gainera, hiltzailera jolastu ziren karta mitologikoekin. Oinarinak, otso eta artaldeen jolasean murgildu ziren. Joku psikologiko-manipulatibo-gaslighting estilokoa. Paper on bat egin eta ondokoari ziria sartzea, alegia. Ulertzeko piska bat konplikatua, baina oso ondo pasa zuten. Azkarrek, gai ezberdinen inguruan bere iritzi eta bizipenak partekatu zituzten. Elkarri irekitzea pixka bat zaila egin daiteke tarteka, baina ze polita den. Trebeei dagokienez, esan dizuegu influencer profesionalak direla. Eta lanbide horretan ez da guztia dibineoa, get ready with me eta outfit check egitea. Edizio lana ere badago eta batzuetan ez da espero bezain erreza.



Talde egunerako ipuinen herrialdera egin genuen bidaia. Adar ezberdinak nahastu eta lau talde egin genituen egun osorako: txanogorritxu, 3 txerritxoak, errauskine eta edurnezuri. Goizerako, denek batera froga ezberdinak pasa behar izan genituen, denak denen aurka. Etxea eraiki, dantzarako prestatu, amonaren etxerako bidea egin eta sagarra-mantzana jatea lortzea. Arratsaldean, herrian iskanbila handia sortu zuen albistea iritsi zitzaigun: ipuin kontalaria hilda agertu zen, baina zalantza asko genituen denok: nork hil du? nola? non? Detektibe lanetan aritu ginen ipuinetako pertsonai ezberdinei zekiten informazioa galdetuz. Gaubelan, talde bakoitzak bere bertsioa kontatu zigun eta, azkenik, benetan gertatutakoa deskubritu genuen begiraleen antzerkian: printzea izan zen. Sagar pozointsuak identifikatzen ikasi behar duela dirudi. Hori eta mikromatxismo tailerra.


Ba hori izan da irteera, maitiak. Hirugarren hiruhilekoa nahiko motza izango da, baina horrek esan nahi du kanpa berehala daukagula hemen!
Aio aioooo

Comentários