top of page
Buscar
Foto del escritorAdmin

2024 Kanpa: Pesaguero

Kaixo aratztar maite :)


Ikasturte osoan zehar zain egon ondoren azkenean iritsi zitzaigun urteko hamabostaldi polit, kuttun eta dibertigarriena: kanpaldia. Aurten leku berriak ezagutu nahian Pesaguero herrira joan ginen, Kantabriara. Donostiatik nahiko urrun egon arren (ia 5 orduko bidaia autobusez), etxeko berotasuna ez zen inon falta. Beraz, hortxe doa, maitasun eta nostalgia handiz, aurtengo kanpaldiko laburpena <3




Esan bezela, autobusean aspertzeko denbora nahikoa eta soberan izan genuen. Horrek ez zigun ordea ilusio ezta indarrik kendu eta gogotsu ekin genion lanari. Muntaketak irauten duen egun t'erdia beti izaten da astunena, bola egiten zaigu denoi. Baina behin hori amaituta kanpa martxan zen berriz ere, eta ekintza ezberdinetan murgildu ginen adarka banatuta.




Koxkorren gaia mundu bira izan zen, ekintzaro herrialde ezberdin baten ohitura, kultura eta ezaugarriak ezagutuz. Safaria Kenian, Eiffel dorrearen eraikuntza Frantzian, look aldaketak Turkian... denetarik. Alaitasuna eta jokua ardatz izanik, noski. Gainera, baten batek postre bikoitza irabazi zuen bixitatutako herrialderen bat aldez aurretik asmatzeagatik.





"Pasapalabra" programa oinarritzat harturik, ekintza ezberdinak garatu zituzten oinarinek. Primeran pasatzeaz gain lanketa txikitxo bat egin zuten kanpaldian zehar haien intseguritate, kezka eta zalantzen inguruan. Hau "bodypainting" batean islatzeko aukera izan zuten, besteak beste.





Azkarren aurtengo belaunaldia nahiko sentimentala izanik, ekintza askotan harreman eta sentimenduak landu zituzten, mahai-jolas eta ekintza mugituekin uztartuz. Haien elkartasun eta talde-giro epela kanpan zehar antzeman zitekeen eta Aratz osoari iritsi zitzaigun.





Hain dira pelikuleroak trebeak, gai bezala Disneyeko filmak aukeratu zituztela. Adar guztiekin egin zituzten ekintzak: Toy story, Up, Peter pan eta abar. Bestalde beren abilezia erakutsi ziguten Aratz guztiarentzat erreka (RK) txukunduz. Presa bat eta guzti egin zuten!




Gutxi batzuek kanpaldiko okerrena dela diote, baina badakigu benetan denok maite dugun zerbait dela ruta. Picos de Europa mendien magala eta hango herri ezberdinak ezagutu genituen. Koxkorrak gutxigatik txankletak jantzita, oinarinak putzuetan bainatzen, azkarrak teleferikoan eta trebeak "Santiago bidea egiten". Adar bakoitza bere saltsan.







Ohartzerako, sukaldaritza, adarren eguna, superbibentzia eta bestelako egun bereziak joanak ziren eta talde eguna iritsi zitzaigun. Oraingoan denok batera "gora ezkonberriak!" oihukatzeaz gain, goizean zehar taldekideen artean binaka (edo hirunaka) ezkondu ginen kultura ezberdinetako ezkontzak ezagutuz. Arratsaldean talde bakoitzak bere banketea osatu zuen. Azkenik, kanpaldiari amaiera eman genion denetan bereziena den gaubelarekin: paseak, agurrak, takotea eta beste asko.






Aurtengoz hori da dena. Gustora itzuliko ginake, ezta? Tamalez ezinezkoa da, baina badakizue: oso laister sutondoan elkartuko gara.


Hurrena arte, Aratz!



52 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page