top of page
Buscar
  • Foto del escritorAdmin

2023ko Urriko Irteera

Aupa aratztar maite!


Uda joana zaigu eta ikasturte berria martxan da dagoeneko! Urteari hasiera emateko Urnietan egon ginen eguntxo batzuk pasatzen eta a ze egun izan ziren! Ekintza pila egin genituen: ezagutza jolasak, adarka ekintza ezberdinak, gaubelak eta talde egun itzel bat. Berriz ere elkarrekin egoteko premia sentitzen genuen eta azkenean elkar ikusi ahal izan dugu berriz.



Urnietako tren geltokian jaitsi eta Elketa basetxerantzko bidea egin ostean, aurkezpen jolasak egin genituen irteerari hasiera eman eta gure artean ezagutu gintezen, aurpegi berriak ditugu eta. Goizean Aratz osoa batera egon ginen eta arratsalderako adarka banatuta egin genituen ekintzak, adar berriak beren artean ezagutu eta piskanaka ikasturterako gogoak pizte aldera.


Aratzen benetan demokratikoak garenez, Koxkorrek lehenengo hiruhilekorako gaia aukeratu zuten denen artean bozkatuz: pelikulak. Oinarinek korrika egiteko gogoa zutenez jolas mugituak egin zituzten haien artean leihatzeko, trilet eta guzti. Azkarrak mahai-jolas erraldoiekin ibili ziren eta enpresaren aurkezpena egin zuten. Trebeak oso trebe ibili dira irteera honetan: argizaria urtuz kandelak eskuz margotu, taroteko karta aratztarrak sortu eta tortita bikainak prestatu zituzten. Denetarik!


Eta konturatzeko talde eguna iritsi zitzaigun: Elketako jaiak! Euskal Herriko festa herrikoi onenetaz gozatzeko aukera izan genuen kofradietan banatuta: Fabulosa, Bale-poza, Eskirolak, Tragalarru eta, hoberenak, Txumarroiak. Herriko bertsolari onenek hasiera eman zieten jaiei eta goizean zehar festa guneko txoko ezberdinak ezagutu genituen. Arratsaldean, denok batera kuadrila jolasetan leihatzen ibili eta Plazadantza batekin amaitu genuen. Baten bat ez zen oso ondo koordinatu, baina primeran pasatu genuen denok batera jai giroan.



Gauerako kofradia bakoitzak bere performance-a prest zeukan eta oholtzara igota bere musika estiloan kanta bana interpretatu zuten. Eta amaitzeko, DJ Trulalairekin itxi genuen eguna. Aratz trulalai!


Igandea gainean genuela, etxea jaso eta bokata begetalaz gozatu ostean Donostira itzultzeko ordua iritsi zitzaigun. Hurrena arte, Aratz!



72 visualizaciones2 comentarios

Entradas recientes

Ver todo
bottom of page