top of page
Buscar
Foto del escritorAdmin

2023ko Gabonak

Urte berri on, Aratz!


Hiruhileko luze eta dibertigarri honi amaiera emateko, Aratztarrak abenduan gabonetako irteerara abiatu ginen. Muzkiko etxea tokatu zitzaigun honetan, eta ezin hobea izan da. Eguraldi polita lakura irteeratxoak egiteko, frontoia eta kolumpioak dituen etxea, sutondoan gitarrarekin pasatako gauak… ez dago plan hoberik.




Iristean, betiko legez, giroa berotzeko jokutxo batzuk egin genituen (nahiz eta irteeraro bote botera jolastu, denek ez dakizkigu guztion izenak memoriaz), eta eguzkipean bazkaria jan genuen. Arratxaldean hasi genituen adar ezberdinen aktibitateak.


Koxkorrek, pelikulen gaia amaitzeko era hoberena izan zuten: pizza eta pelikula! Denon artean pizza goxo goxo batzuk prestatu zituzten eta gero Muzkiko zine hoberenean (oinarinen gela, eskerrik asko oinak!) Harry Potter 1 ikusi zuten. Behin istorioa ondo ezagutzen zuten, hurrengo eguna Harry Potter-en munduan pasatu zuten. Etxe ezberdinetan sailkatu zituen txano magikoak, baritak dekoratu zituzten, kuidditx-era jolastu, eta arratxaldean azti-sorginkeriak egiten ikasi zuten.



Oinarinak kirolzale hutsak direnez, lehenengo arratsaldea herritikan korrika pasa zuten, beisbolean eta beste kiroletan puntuak lortzen. Ondoren, energia errekuperatzeko, beraiek egindako pizzak meriendatu zituzten. Hurrengo egunean gai askori buruzko dudak komentatzeko hizketan egon ziren begiraleekin, eta mendibuelta polit batekin amaitu zuten irteera. 


Azkarrak haien enpresa aurreratzen jun dira, aupa beraiek! Irteeran zehar belarritako super polit batzuk egiten egon ziren, eta danborradan saltzen ibiliko dira. Gogoratu zureak erostea, denboraldi honetako modazko konplementua dira! Bitxi diseinatzaileak izateaz aparte, gailetak egiten ibili ziren, baita lakura ibilalditxo polit bat ere.



Irteeran honetan zehar, trebeak hiruhilean zehar grabatzen egon diren bideoklipa bukatzen ibili dira. Horretarako, lakuan igerian ibili ziren, baita adar ezberdinei koreografiak irakasten. Honez gain, pasapalabra partida bat ere egin zuten.




27 gauean denok lasai lasai joan ginen ohera, gelan berandu arte hitzegiten gelditu gabe noski. Baina, gaueko ordu txikitan begiraleek garraxika esnatu gintuzten, Muzkiko etxea sutan zegoen!! Ilunpetan, ke artean, kanpora ateratzea lortu genuen (ia denok, baten bat ohean gelditu zen), eta kanpoan erdi bilutxik itxoin genitun suhiltzaileak. Azkenean, sirena bat entzun genuen urrunean, baina ez ziren suhiltzaileak baizik eta begiraleak. Inuxente!!


Azkeneko egunean, nola ez, talde eguna iritsi zen. Oraingo honetan Aratzeko haurrak empresario aberatsak bihurtu ziren, Guol Estreet-eko mundua nabigatzen ikasten. Postu ezberdinetan marketing, industria, eta horrelako teknikak ikasi eta dirua irabazi ahal zuten, baita diru hori burtsan inbertitu ere bai. Baina kontuz! MUZ.G.A. talde antikapitalista suelto zebilen, empresak boikoteatzen baita aratztar batzuk bahitzen ere. Arratsaldean, Aratzpoli jolasean ibili ginen, tablero erraldoiean etxe eta diru gehien lortzen saiatzen. Azkenik, gauean, bata besteon antzerki polit, barregarri edota xelebreak ikusi ondoren lotara jun ginen, Olentzerorentzako zapatilla sutondoan jarri ondoren, noski.




Eta hau izan da guztia. Larunbat honetan ikusiko dugu adarrek berriz elkar, eta gogoratu eskaut danborradan zaudetenok azkarren belarritakoentzat diru pixka bat eramatea. Hurrengorarte Aratz!





56 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

コメント


bottom of page