top of page
Buscar
Foto del escritorAdmin

2023ko Aste Santuko Irteera

Iepe Aratzkide!! Apiril honetan Aratztarrok Beizamara abiatu gara gure Aste Santuko irteera egiteko. Nahiz eta irteera guztian eguraldi txar eta euritsua izan, oso ondo pasa genuen batera aktibitate, gaubela, eta denbora libreetan.



Beizamara iristen ari ginela lehenengo arazotxoa gertatu zitzaigun: Busa hondatu egin zen! Hala ere, beldurrik gabe eta umore ona mantenduz, jeitsi eta gure betiko ezagutza jolasak egini genituen: izen-ronda, maite zaitut, figurak, baita jolas berriren bat ere. Behin bata bestea ondo ezagututa, beste bus bat iritsi zen eta arazorik gabe iritsi ginen herrira. Arratsaldean adar ezberdinak gure airera ibili ginen: Koxkorrek koxkolimpiadak, Azkarrak gai ezberdinak debatitzen (baita kotilleatzen ere), eta Oinarin eta Trebeak batera gaileta goxoak egiten.





Bigarren egunean koxkorrek sekretu bat zeukaten: Beldurrezko gaua prestatzen ari ziren! Beste adarrak konturatu gabe, taldeko txikienak bere mozorro, antzerki, susto, eta atrezzo beldurgarriak prestatzen ibili ziren egun osoan zehar. Bitartean, beste adarrek bere aktibitateak egin zituzten. Arratsaldean Azkolimpiaden ordua iritsi zen, bi taldeak brillet, kickinball, xake erraldoia, eta bestelako frogetan lehiatzen. Oinarinak pista joku batean ibili ziren, baita antzerki batzuk prestatzen ere. Trebeek egun lasaia izan zuten, bere talentu artistikoa lantzen eta Aratzeko jendearen “Nor da nor” joku bat egiten. Gauean, nola ez, koxkorren beldurrezko gaua izan genuen! A ze nolako sustoak eman zizkiguten, herriko jendea ere beldurtu genuen gure garraxiekin.




Eta azkenik, beti bezela, talde eguna!! Beizamako zienagara hurbildu zirenak nor eta Shrek eta bere lagunak izan ziren! Fiona, astoa, dragoia, otsoa, printzea eta asoz gehiago ibili ziren Beizamatik talde ezberdinei frogak eginarazten. Horrela, Shrek eta Fionaren ezkontzarako gonbidapenak lortuko genituen! Arratsaldean, ordea, Urrun Urruneko Lurraldea turistifikatu nahi zuten gaiztoen aurka defendatu behar genuen, beste taldeek zituzten gazteluko giltzak lotuz. Nahiz eta euria egin zigun, herri guztitik ibili ginen korrika, isatsak eta giltzak lapurtzen eta ezin hobe pasatzen. Eta gauean dantzalekura jeitsi ginen, ezkontza ospatzera! Kanapeak jan genituen, pontxea edan, dantzatu, bata besteoi bromak egin, beste taldeen antzerkiak ikusi… irteera polit honen bukaera ezin hobea izan zen!





53 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page