top of page
Buscar
Foto del escritorAdmin

2022ko Kurtso hasierako irteera

Aratz, entzun, bloga txapeldun!!


Iritsi da ikasturte berria eta horrekin batera, nola ez, Aratzeko bloga, Euskal Herri osoko gia talde hoberenak egiten dituen gauza guztiak kontatzen dizkizuna. Gaurkoan, 2022ko kurtso hasierako irteeran egindako guztia azaltzera gatorkizue. Nahiz eta bi gaueko mini-irteera bat izan, kurtsoa indartsu hasteko baliatu dugu adar guztiek.


Ostiralean berandu iritsi ginen Larraulera, denak eskolatik atera berriak, baina hala ere aprobetxatu genuen adarren begirale berriak jakiteko eta bata besteok ezagutzeko. Hurrengo goizean adarka banandu ginen eta gure taldekideak hobeto ezagutzeko baliatu genuen goizeko aktibitatea, baita hurrengo urtearen norabideaz hitz egiteko ere. A ze ilusioa!


Koxkorrak ur azpian esnatu ziren, pirataz eta sirenaz inguratuta, eta denetarik egin behar izan zuten goizean zehar: dantzatu, mozorratu, piratak ekidin, merkanteekin negoziatu… ez dezala inork esan Aratzeko txikienak ez direla abilak! Oinarinek bata bestea ondo ezagutzeko tinieblaseko partida bat jolastu zuten, baita hiruhileko abentura aukeratu ere. Azkarrak ere antzeko ibili ziren, adarkide berriei adarraren dinamika azaltzen, empresari buruzko lehenengo ideiak jorratzen, eta bata besteak ondo ezagutzeko jolas eta aktibitateak egiten.




Esan bezala, hau mini-irteera bat izan da, baina uste zenuen Aratz taldeak ez zuela talde eguna egiteko erarik lortuko? Noski ezetz! Larunbat arratsaldean, adar guztiak taldeka jarri behar izan ginen, birus bat etorri zitzaigun eta Larraulera. Mediku eta gaixo artean, gure taldearekin lan egin behar izan genuen gure gaixotasunak kentzeko ta besteenak okertzeko, txertoak lortzen, organoak lapurtzen, eta askoz gehiago.


Uste genuen denak sendatu ginela, baina gauean mediku zoro bat zebilen Larrauletik! Nahiz eta oso beldurgarria izan, lortu genuen gaixo guztiei bere organoak itzultzea eta txertoak jartzea. Beldurrezko gaua ondoren, beti bezala, gaubela izan genuen, eta ondoren denak goiz ohera, hurrengo egunean etxea jaso eta Donostira bueltatu behar ginen eta.





66 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page