top of page
Buscar
  • Foto del escritorAdmin

2022ko Kanpa: Torrecilla en Cameros

Actualizado: 13 sept 2022

Kaixo aratztar, aspaldiko!


Iraila berriz iritsi zaigu eta zuetako gehienak jadanik itzuli zarete eskola, lan, eta bestelakoetara. Uda atzean utzi dugu jada eta askok urrun izango duzue urte honetako kanpaldia. Baina lasai, hemen dator Aratzeko bloga memoria refreskatzera eta han egon ez zinetenei gure bibentzia guztiak kontatzera.


Urte honetako kanpa 3 urtetan egin izan dugun lehenengo kanpa “normala” izan da: 15 egun oso, maskarillarik ez, ruta, superbi, sukaldaritza… ta a ze kanpa! Errioxako Torrecilla de Cameros herriaren ondoan geunden, bailara txiki batean, eta lehenengo egun bertan hasi zitzaizkigun arazoak: herritik kanparako bide luze eta inkomodoa, 40 graduko beroan kamioiaren deskarga ta muntaketa, ta hoberena, kanpa osotik lasai asko zebiltzaten behiak! Hala ere, lan ta lan jarrita lortu genuen kanpa elegante bat montatzea, nun ez zitzaigun ezer falta. Txokoak, intendentzi, slackline-a, pinpon mahaia, iturria, eta zortzimila hamaka inguru genituen (batez ere Azkarren txoko deluxean).



Ruta baino lehen, adar bakoitzak bere gaiei hasiera eman zien eta lehenengo aktibitateak hasi genituen. Koxkorren ortzadarreko koloreak zituzten gai bezela, eta bere marrazki txuria guztiz kolorarazteko aktibitate asko egin genituen. Body painting, ur-jolasak, banderatxo… Oinarinek zirkolimpiadak zituzten gai bezela, ta horren barnean hasi ziren slack-ean entrenatzen eta

akrosport egiten ahalik eta ekilibrista hoberenak izateko, baita gure pailazo makillajea perfekzionatzen ta eskuz egindako malabareak sortzen. Azkarrek Gose Jokoak ospatu zituzten, eta beste distritoetako jokalariak hiltzeko era kreatiboak aurkitu behar izan zituzten kanpan zehar.Trebeek ruta baino lehenagoko egunak beste adarrei aktibitateak egiteko aprobetxatu zuten: tie-dye tailerra koxkorrekin, splash oinarinekin eta tableroa azkarrekin.



Egun pare baten ondoren denon kanpako zati gogokoena iritsi zen: ruta!! Motxilak ondo egin, kantiplorak bete, nutella tostada gosaldu, ta adarka abiatu ginen Cameroseko zonaldea ezagutzera. Koxkorrek rutan asko ikasi zuten, bai kexatu gabe distantzia luzeak nola ibili baita zer gertatzen den herriko gazteek ur-globo gehiegi dituztenean. Oinarinek, bestalde, abenturaz bete-beteriko ruta bat izan zuten (Errioxako figura mediatikoak bihurtu dira), eta bibentzia tartean piszinara dohainik juteko denbora eta guzti izan zuten. Azkarrek, nahiz eta batzuentzat lehenengo ruta izan, arazorik gabe egin zituzten distantzia luzeak, eta piña polita sortu zuten bidean. Trebeek ere 3 pertsonako ruta polita izan zuten, eta nahiz eta momenturen batean galdu azkar batean aurkitu zuten bidea berriz.



Eta honen ondoren, kanpara buelta! Ilusio asko egin zigun denok berriro kanpan elkartzea, bata

besteon aurpegi pixka bat erreak ikustea, eta batez ere pastel de carne eta takotea jatea. Berriz ekin genien gure gai eta aktibitateei, inoiz baino gogotsuago. Gainera, adar guztiek sukaldaritzan gauza goxo-goxoak sukaldatu zituzten, eta superbi eta raiden bere superbibentzia gaitasunak demostratu zituzten. Zortedunek jatetxeetan bazkaldu eta oheetan lo egin zuten, besteei ordea herriko frontoiean bibak egitea tokatu zitzaien. Parkouta ere, nola ez, Aratzera bueltatu da, eta adarrek balentiaz ekin zioten potinje, fregadero ta antzeko froga maitagarriei. Adarren egunean begirale berriak izan zituzten adarrek, bata besteok hobeto ezagutzeko, eta arratsaldean Aratzen historiako beisbol partida intentsoenetako bat jolastu zen, kamixeta aldaketa ta guzti, noski.


Azkenik, 29a iritsi zen, eta horrekin batera denok espero dugun eguna: talde eguna! Torrecillan esnatu ordez, 1789ko Frantzian esnatu ginen, noble batzuen lurraldean. Goiza beraientzako lana egiten pasa ondoren konturatu ginen horrela bizitzea ez zela justua, eta arratsaldean zehar denon artean iraultza organizatu genuen. Tartean, Italia-Abisinia nahiko kurioso bat izan genuen, harriz betetako lurra zela eta, baina lokatzez blai bukatzen lortu genuen. Gauez, gure ezpata eta banderak hartuta, eta gure abesti iraultzailea abesten joan ginen erreginaren bila, baita guillotinara eraman ere. Vive la révolution! Behin tiraniatik askatuta, talde eguneko gaubela ospatu ahal izan genuen: antzerkiak, takotea, sangria, despedidak, paseak, abestiak… malkoz eta barrez betetako gau luzea.



Nahiz eta gau osoa adarkide berriekin juergan pasa izan, hurrengo egunean goiz-goiz esnatu ginen, gosaldu, ta denborarik galdu gabe jarri ginen gogorki lanean kanpa desmontatzeko. 15 egunez gure etxea izandako paradisu txikia kamioi eta motxiletan sartu genuen denbora rekordean, eta busa iritsi arteko denbora jolas eta dantzan pasatu genuen. Motxilak hartuta herrira abiatu ginen ta hor inoiz falta ez den “Zergatik galdu itxaropen” kantatu genuen, eta azkenik busean sartu, non bat baino gehiago lokartu egin zen. Xantira iristean, nahiz eta kanpa bukatu izanagatik triste egon, poz-pozik agurtu genituen guraso, aiton-amona, anai-arreba, lagun eta biejak. Hurrengo ikasturterarte, aratz!!







104 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo
bottom of page