top of page
Buscar

Kaixo Aratz! Asteburu honetan oinarinek gure abenturari amaiera eman genion Santiagomendira irteeratxo bat eginez. Hiruhileko honetan zehar sukaldatzen ikasten egon gara, kanpa osoko chef hoberenak izan ahal izateko, eta asteburu honetan ikasitakoa praktikan jartzeko momentua iritsi zaigu. Asteburuan zehar janari mexikarra eta txinatarra sukaldatu genuen, eta amaitzeko gala afari bat egin genuen menu eta edari elegante-eleganteekin. Sukaldean lan ta lan pasatzen ez genituen momentuetan bestelako aktibitate dibertigarriak egin genituen: banderatxo, gitarreo, kotilleoa… Hiruhilekoari amaiera eman diogu primerako sukaldariak bilakatzen eta kanpa iristeko irrikitan. Eta ez ahaztu kanpa baino lehen irla eguna daukagula, hor ikusiko gara denak berriz!


ree


 
 
 

Kaixo Aratztar!

Hementxe duzue berriro ere Aratzeko bloga, gaurkoan Aste Santuko irteeran egindako guzti-guztia kontatzera. Irteerara joan ez den aratztarrek, guraso kuriosoek, edo memoria refreskatzea behar duzuenok hemen izango duzue gure abentura guztien berri.

ree

Beti bezela aurkitu ginen Aste Santuko oporretako azken egunean Norteko espazioan, motxilak (gehienbat) ondo eginak eta painoletak (gehienbat) soinean eta, gurasoei agur esan ondoren, trenean sartu eta Urnietaruntz bideratu ginen. Behin iritsita bata bestea berrezagutzeko jolas dibertigarriak egin genituen: maite zaitut, bote-bote, putzua… Honen ondoren, bakoitzak bere litera aukeratu eta etxetik ekarritako bazkari goxoa jatera jeitsi ginen.





Koxkorrek, irteeran zehar, Aratzeko adar ezberdinei buruz gehiago ikasi genuen. Lehenengo atxaldean, koxkorra izatea zer den ongi finkatzeko, guk geuk aukeratutako jolasak egiten pasa genuen arratsaldea. Ondoren, oinarinen adarra ondo ulertzego haiengana jo genuen, bere ahotik entzuteko nolakoa den adar alaienaren parte izatea. Abentura zer den azaldu zigutenean, beraiek bezalako bideoklip bat egin nahi genuela okurritu zitzaigun, eta denon artean koreografia, mozorroak eta eszenografia muntatu genituen hortarako. Azkenik azkarren txanda izan zen, eta beraiek esplikatu ziguten nola funtzionatzen duen bere empresak. Beraiek bezala diru pixka bat lortzeko intentzioz erroskila goxo-goxo batzuk sukaldatzen pasa genuen arratsaldea.


ree

Oinarinek hiruhilean zehar egindako mahai-jolasa bukatzea izan genuen helburu. Arratsalde bat lan ta lan pasa ondoren kartulina ta zelo artean azkenik lortu genuen gure jolasa bukatzea! Partida pare bat jolastu ondoren ikusi genuen zein dibertugarria zen eta Aratz guztiari eskeini genion nahai zutenean jolas ahal zezaten. Honez gain, bestelako jolas eta talde aktibitate politak egin genituen.


ree

Azkarrek ere irteera bete-betea izan genuen. Ostegun arratsaldea torrijak egiten pasa genuen, eta nahiz eta sukaldaritza proiektua guztiz ondo ez atera, bata bestea hobeto ezagutzeko aprobetxatu genuen sukaldean pasatako denbora. Hurrengo goizean azkarrek organizatutako tribiala egin genuen, eta arratsaldean kintzeainera festa batera joan ginen. Festan musika kaxa jolastu genuen eta honen prenda bezala gaubelan dantza flash-mob bat egin genuen Aratz guztiarentzat.


ree

Azkenik, trebeek oso irteera polita izan genuen nahiz eta bi pertsona bakarrik izan. Hasteko, kluedo aratztar erraldoi bat egin genuen eta partida pare bat jolastu ondoren azkarrei oparitu genien. Hurrengo egunean goiz esnatu ginen Adarrara joan ahal izateko eta punta-puntaraino igo ginen, eta korrika bueltatu ginen arratsaldean Aratzentzako gailetak eta gazta-tarta sukaldatzeko.


Talde egunean, Urnietan ordez, Zugarramurdiko herrian esnatu ginen. Ezagutu genituen hiru apaizek laguntza eskatu ziguten herrian zehar zeuden sorginekin akabatzeko, baina ezagutzera joan ginenean konturatu ginen sorginak ez zirela benetako gaiztoak, apaizak baizik. Orduan, arratsaldean, bere pozioa egiteko osagaiak lortzen lagundu genien. Gauean, ordea, sorginen akelarrea ikusi ahal izan genunen, takote eta guzti!



ree


 
 
 

Kaixo aratzkide! Aspaldiko partez, bueltatu da aratzeko bloga! Hemen irakurri ahalko dituzu aratzen egiten ditugun gauza dibertigarri guztiak: kanpak, irteerak, larunbatak, egunpasak… hori eta askoz gehiago. Orduan, atentzioz jarraitu gure web-orria, egin dugun eta egingo ditugun gauza guztien berri izateko.


Gaurkoan Argoteko kanpari buruz hitz egitera gatoz. Bai bai, Argoteko kanpa, Aratzek pandemia ondoren egindako lehenengoa! Urte eta erdian talde guztia batera ez egon ondoren, azkenik iritsi zen Uztailaren 20a, eta poz-pozik iritsi ginen denok Xanti tabernara. Familiari agur esan, denok busean igo, eta kaixo esan genien aspaldian ikusi ez genituen lagun guztiei.


Azkar batean iritsi ginen Argoteko herrira, eta beroa eta maskarillak arazo izan gabe montatu genuen gure kanpaldi polita. Denetarik zeukan! Txokoak, intendentzia, slackline-a, volleyball sarea, ping-pong mahaia… igerilekua ere bai! Behin dena montatu genuela, hoberena hasi zen: aktibitateak!


Koxkorrek zuhaitz oso berezi bat ezagutu genuen. Ez zen sagarrondo, intxaurrondo edota olibondoa, egunondoa baizik! Egunero-egunero, egunondoak esaten zigun zer egun mota izango genuen: fashion eguna, zonbien eguna, aratzen eguna eta askoz gehiago. Gainera, batzuetan, egunondoaren lagun onak zetozen bixitan, haien artean Mari jainkosa, Basajaun, galtzagorriak…



ree


Oinarinek benetazko kanpaldi eskaut bat nolakoa zen deskubritu genuen. Egunero insignia ezberdin bat lortzen saiatzen ginen eta horretarako gauza asko ikasi behar izan genituen. Greenpeace insignia lortzeko animaliak salbatu genituen, inbestigatzaile insignia lortzeko hiltzaile bat aurkitu genuen eta estilista insignia lortzeko gure burua guztiz eraldatu genuen. Gaueko asanbladetan gure eguneko akzio ona aipatzen genuen, baita eskaut gorena aukeratu ere.



ree

ree

Azkarrek kanpa lasai-lasaia izan genuen, gure aktibitate gustokoenak egiten talde txikian. Ping-pong, splash, gitarreoa, karta-jolasak, kamixeta tailerrak, mahai-jolasak, eta azken minutuko raid sorpresa! Kanpa guztia eskatzen pasa ondoren, azkenean begiraleek baietz esan eta 24

ordu pasa ahal izan genituen bibak egiten. Edo gutxienez hori egin nahi genuen, baina euriak harrapatu eta kanpin-dendara lo egitera bueltatu behar izan ginen.


Trebeek, nahiz eta 2 bakarrik izan, kriston kanpa izan genuen, eta denetarik egiteko aprobetxatu genuen. Adar bakoitzarekin aktibitateak egin genituen, taldea ondo ezagutzeko, baita kordiekin eta gure kontuz ere bai. Sukaldaritza egin genuen adar bakarra izan ginen (a ze zortea!) eta honez gain zirko tailerra, splash futbola, badmiton eta volley txapelketa eta gauza askoz gehiago egin genituen.


Eta azkenik iritsi zen talde eguna, adar guztiak batzen garen momentua! Oraingo honetan Disneyeko gaizkile batzuekin ibili ginen gora eta behera, B.B.O.O. sindikatuan sartzeko konbentzitzen saiatzen. Ursula, Scar, Cruella eta beste guztiekin goiza pasa ondoren, konturatu ginen ez zirela hain gaiztoak, bihurriak baizik! Bere ipuinetan gaiztoak ziruditen horrela idatzi zutelako printze eta printzesek. Orduan, arratsaldean ipuin fabrika asaltatu genuen denok batera, ipuinen kontrola guk izateko, eta nahiz eta zaila izan, lortu genuen sartzea! Gauean beldurrezko gau bat izan genuen, baina oso ausartak izan ginen eta gaiztoak askatzea lortu genuen, eta eskertzeko, abesti bat kantatu ziguten.


Azken egunean, neke-neke eginak egon arren guztia jaso genuen , iristean baino garbiago utzi arte, eta etxerako busean sartu ginen. Zikinak, nekatuak, gosez, mila gauza galdu eta puskatu genituela iritsi ginen etxera, baina batez ere, hurrengo urteko kanpa ahalik eta azkarren iristeko irrikitan!



ree





 
 
 
bottom of page