top of page
Buscar

Kaixo, Aratz! 


Aste Santuko irteera duela gutxi izan zen, baina oinarinek badakite edozein aitzaki dela ona elkar ikusteko. Horregatik, urtean zehar prestatu duten irteeratxoa izan zuten joan den asteburuan. Askizun egon ziren, Getaria eta Zumaia arteko herrixka jator batean. 


Gurasoei mese-mese eraman kotxez eskatu eta ostiral arratsaldean iritsi ziren. Eskolagatik nekatuak, baina bihotza beteta. Nekatuenak begiraleak… gainera, ez zekiten oinarinek ordu t’erdiko gaubela zutela prest! Abestiak barra-barra, tinieblas ta ribode. Ez zen ezer falta. 



Larunbata, egun on. Goizaldeko euriak harrapatu aurretik, ateri zegoela aprobetxatu eta bueltaxka bat eman zuten herri ingurutik. Euria hastean, aterpetxera itzuli eta gaztatxoak lortzen ibili ziren tribial moduko ezagutza jolasean. Eta bazkaltzeko arroza ñam-ñam.



Oraindik ez dakigu nortzuk izango diren kanpako intendenteak, baina argi daukagu oinarinak hautagai oso onak direla. Tira, batzuk beste batzuk baino gehiago. Sukaldari lanetan pasa zuten arratsaldea, haragi pastela eta takotea prestatzen: intendente berriaren bila. Eguna amaitzean, zinema saioa eduki zuten. Lau koltxoi bildu eta norbera bere zakuarekin pelikula ikustera (baten batek zakua partekatu zuen).



Azken egunean, asteburuko ekintza dibertigarriena: etxea jaso eta garbitzea. Bazkalostean, gurasoak bila etorri eta Donostira buelta. 


Larunbatera arte, maitiak! 



 
 
 

Kaixo, Aratz!!


Zer moduz zaudete? Gu irteerara itzuli nahian, opor gehiago nahi ditugu! Berriz ere martxan gabiltza eta asteburu honetan zubiagatik elkartuko ez garen arren, datorren astean bueltan gatoz. Gaurkoan irteerako recap-a dakargu, betiko lez. Muzkin egon ginen apirilaren 24tik 27ra, seguruenik Lizarraldean dagoen herri txiki eta bakartienean. Iristeko errepidea oso polita, bai, baina zelakoa… autobusean mareoren bat egon zen, baina ezer larririk ez.



Autobusetik jeitsi bezain laister izenak errepasatzea da gure tradizioa. Nahiko fin ibili zineten denak, nabaritu zen irteerara gogoz etorri zinetela. Ondoren, zapitxoaren jolasa egin genuen eta, amaitzeko, muxu stop: elkarri muxu-muxu eman salbatzeko. <3



Bazkaltzeko norberak bere bokata eta arratsaldean adarka bildu ginen. Koxkorren gaia mitologia izan da irteeran zehar, eta lehenengo ekintzarako dado magiko batekin aritu ziren jolasean froga ezberdinak burutuz. Oinarinek bere marrazteko gaitasuna demostratu zuten taldeka leihatu eta elkar harrapatzen saiatuz. Azkarrek, aldiz, bere ekintza propioa prestatu zuten trebe eta begiraleentzat: Jumanji pelikulan oinarritutako scape room bat etxe guztian zehar. 



Hurrengo goizean, Muzkitik gertu dagoen Allotz lakura joan ginen adar guztiak. Bero itzela egiten zuen eta gutako asko bainatu ginen. Trebeak vlogerrak dira antza denez, eta bere kamararekin irteerako momentu berezienak grabatu zituzten, baita lakuko barre eta jolasak ere. Bideo bat omen daukate prest… ze gogo ikusteko!!



Arratsalderako, koxkorrak eskulanetan aritu ziren koloretazko llaberoak egiten. Gainera, hiltzailera jolastu ziren karta mitologikoekin. Oinarinak, otso eta artaldeen jolasean murgildu ziren. Joku psikologiko-manipulatibo-gaslighting estilokoa. Paper on bat egin eta ondokoari ziria sartzea, alegia. Ulertzeko piska bat konplikatua, baina oso ondo pasa zuten. Azkarrek, gai ezberdinen inguruan bere iritzi eta bizipenak partekatu zituzten. Elkarri irekitzea pixka bat zaila egin daiteke tarteka, baina ze polita den. Trebeei dagokienez, esan dizuegu influencer profesionalak direla. Eta lanbide horretan ez da guztia dibineoa, get ready with me eta outfit check egitea. Edizio lana ere badago eta batzuetan ez da espero bezain erreza.



Talde egunerako ipuinen herrialdera egin genuen bidaia. Adar ezberdinak nahastu eta lau talde egin genituen egun osorako: txanogorritxu, 3 txerritxoak, errauskine eta edurnezuri. Goizerako, denek batera froga ezberdinak pasa behar izan genituen, denak denen aurka. Etxea eraiki, dantzarako prestatu, amonaren etxerako bidea egin eta sagarra-mantzana jatea lortzea. Arratsaldean, herrian iskanbila handia sortu zuen albistea iritsi zitzaigun: ipuin kontalaria hilda agertu zen, baina zalantza asko genituen denok: nork hil du? nola? non? Detektibe lanetan aritu ginen ipuinetako pertsonai ezberdinei zekiten informazioa galdetuz. Gaubelan, talde bakoitzak bere bertsioa kontatu zigun eta, azkenik, benetan gertatutakoa deskubritu genuen begiraleen antzerkian: printzea izan zen. Sagar pozointsuak identifikatzen ikasi behar duela dirudi. Hori eta mikromatxismo tailerra. 


Ba hori izan da irteera, maitiak. Hirugarren hiruhilekoa nahiko motza izango da, baina horrek esan nahi du kanpa berehala daukagula hemen! 


Aio aioooo



 
 
 

Kaixo, Aratz!


Kaldereroak iragarle, joan den asteburuan inauteriak ospatu genituen aratztarrok. Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregian elkartu ginen, adar bakoitzak prestatutako mozorroa erakusteko irrikitan.


Koxkorrek, gai librean, denetariko mozorroak ekarri zituzten: soineko panpoxenetik animalia basatienera. Oinarinek, nahiko basatiak dira hauek ere, beren zooa aurkeztu ziguten (herensuge eta guzti). Azkarrak, raperoz: urrezko kate pisutsu, galtza erori eta leopardoarekin. Oso gangsta. Trebeak, aldiz, hippie belarjaleak izan ziren. Uztaila aldera autogestioa eta auzolana oinarri dituen komunara etortzera gonbidatu gintuzten. Ziur beraien kantu bitxiak ikasiko ditugula, eta (agian) beren tofua probatuko. Azkenik, SuperAratzeko superheroiek ere bisita egin ziguten: superkusionista, superretxiko, superregina...


Nork zuen mozorro onena?
Nork zuen mozorro onena?

Patinak jantzi eta barrura. Baten bat gehiegi emozionatu eta sartu bezain laster ipurdiz erori zen. Baina piskanaka oreka topatzen joan ginen eta bueltaka pasatu genuen arratsaldea. Elkarri eskua emanda, harrapaketan, noizbehinka deskantso... oso pozik!




Bigarren hiruhilekoaren erdian gaude dagoeneko, beraz asteburu honetan berriz ere adarka banatuko gara. Baina, adi, Aste Santua eta irteera hortxe bertan daude eta.


Laister arte :)

 
 
 
bottom of page