top of page
Buscar
  • Foto del escritorAdmin

Aupa aratztar maite!


Uda joana zaigu eta ikasturte berria martxan da dagoeneko! Urteari hasiera emateko Urnietan egon ginen eguntxo batzuk pasatzen eta a ze egun izan ziren! Ekintza pila egin genituen: ezagutza jolasak, adarka ekintza ezberdinak, gaubelak eta talde egun itzel bat. Berriz ere elkarrekin egoteko premia sentitzen genuen eta azkenean elkar ikusi ahal izan dugu berriz.



Urnietako tren geltokian jaitsi eta Elketa basetxerantzko bidea egin ostean, aurkezpen jolasak egin genituen irteerari hasiera eman eta gure artean ezagutu gintezen, aurpegi berriak ditugu eta. Goizean Aratz osoa batera egon ginen eta arratsalderako adarka banatuta egin genituen ekintzak, adar berriak beren artean ezagutu eta piskanaka ikasturterako gogoak pizte aldera.


Aratzen benetan demokratikoak garenez, Koxkorrek lehenengo hiruhilekorako gaia aukeratu zuten denen artean bozkatuz: pelikulak. Oinarinek korrika egiteko gogoa zutenez jolas mugituak egin zituzten haien artean leihatzeko, trilet eta guzti. Azkarrak mahai-jolas erraldoiekin ibili ziren eta enpresaren aurkezpena egin zuten. Trebeak oso trebe ibili dira irteera honetan: argizaria urtuz kandelak eskuz margotu, taroteko karta aratztarrak sortu eta tortita bikainak prestatu zituzten. Denetarik!


Eta konturatzeko talde eguna iritsi zitzaigun: Elketako jaiak! Euskal Herriko festa herrikoi onenetaz gozatzeko aukera izan genuen kofradietan banatuta: Fabulosa, Bale-poza, Eskirolak, Tragalarru eta, hoberenak, Txumarroiak. Herriko bertsolari onenek hasiera eman zieten jaiei eta goizean zehar festa guneko txoko ezberdinak ezagutu genituen. Arratsaldean, denok batera kuadrila jolasetan leihatzen ibili eta Plazadantza batekin amaitu genuen. Baten bat ez zen oso ondo koordinatu, baina primeran pasatu genuen denok batera jai giroan.



Gauerako kofradia bakoitzak bere performance-a prest zeukan eta oholtzara igota bere musika estiloan kanta bana interpretatu zuten. Eta amaitzeko, DJ Trulalairekin itxi genuen eguna. Aratz trulalai!


Igandea gainean genuela, etxea jaso eta bokata begetalaz gozatu ostean Donostira itzultzeko ordua iritsi zitzaigun. Hurrena arte, Aratz!



71 visualizaciones2 comentarios

Buenobueno Aratz!!


Zer moduz dijoa zuen uda? Agian aste nagusiko juergan burubelarri sartuta zaudetenok jadanik ahaztu dezute uda honetako zati hoberena: Aratzeko kanpa! Urte honetan Aratzek bere 45. urtebetetzea ospatzen duenez 20 eguneko kanpa berezia izan genuen, a ze zortea gurea.

Gainean motxilak, dendak, gitarrak, materiala, lo-zakuak, esterillak, hamakak, estrukturak, atxurrak, ondo pasatzeko gogoa eta beste mila trasto generamatzala iritsi ginen Palazuelos de Cuesta Urríara.

Kanpalekuruntz ibiltzen hasi ginen, begiraleek deskribatutako leku paradisiakoa zela pentsatzen, baina behin iritsita beldurrezko pelikula batetik aterata zirudien. Lurra makilez eta eroritako zuhaitzez betea, itzalik ez apenas, ibaiko sarrera estrambotikoa… Baina aratztarrak optimista bezain trebeak gera, hortaz, terrenoa ahalik eta hoberen garbitu eta gure kanpaldi txukun-txukuna montatu genuen, piszina munizipala zirudien ibaia barne. Behin hori eginda, aktibitateak hasi genituen.


Denok dakigu lan-mundua gaur egun oso zaila dagoela, baita Aratzeko txikientzat ere!

Koxkorrak lan bila ibili dira baina esperientziarik ez dutenez ez dute lortzen, hortaz, kanpa honetan bere kurrikuluma betetzen ibili dira. Lan ezberdinetan ibili dira (sukaldari, militar, artista eta askoz gehiago) eta egun bat betetzen zuten bakoitzean pegatina bat lortzen zuten kurrikulumerako. Experientziaz goraino eta lana hasteko prest bukatu zuten kanpa.


Oinarinek kanpa honetan Palazuelos konkistatu dute, bi taldetan banatuta egunero lehiatzen kirol eta frogetan. Ikurrina eskuan goiza hasten lehenengoak ziren beti, eta herri kirolak, banderatxo, ur-jolasak, tableroak eta beste mila frogetan irabazten saiatzen ziren prenda lotsagarriak ekiditeko, batzuetan haien artean pikatzen ere bai.


Azkarrek kanpa hontan denetarik egin dute, ezin dira kexatu! Estilo-aldaketak, volleyball txapelketa, eskulanak, self-care eguna, jai herrikoiak, oinarinen aurkako konpetizio intentso batenbat ere bai. Horrez gain denbora librea (azkarren kanpako momentu faboritoa) bere txoko elegantean pasatzen zuten gitarra jotzen, hamaketan siesta botatzen eta beste adarrei pasta noiz bota prestatzen.


Trebe boskotea atope egon da kanpa honetan zehar eta ez genuen beste ezer espero! Adar bakoitzari kristoneko aktibitate bana organizatu zieten, eta beraientzako beste hainbeste. Kanpa osotik egindako paintball txapelketa, antzeki super barregarria, IKEAn saldu beharko litzateken mahai bat egin eta askoz gehiago, talde txiki baina aktiboa izan dira.



Honez gain, kanpa luze honetan beste mila gauza polit egiteko aukera izan dugu. Sanferminetako goizetan, “Entzun arren san fermin” kantatu eta kanpako bidetik zezenen aurrean korrika egin genuen, painoletazo asko jasotzen (ze basatiak diren begirale hauek). Sukaldaritza eguna ere egin genuen, nun mundu osoan famatuak diren restaurante kritikoek guk sukaldatutako gutixiak probatzen zituzten. Baita alderatzizko eguna ere: gaubelarekin hasi, afaldu, adar berri batekin aktibitateak egin, eta bukatzeko gosaldu! Superbi eta raidera abiatu zirenek bere negoziaketa eta hausnarketa gaitasunak garatu zituzten, eta nola ez parkout ere izan genuen, denok hainbeste maite dugun aktibitate garbi eta eta higienikoa. Biejen eguna ere izan genuen nun Cillaperlata herria kolonizatu genuen gure ur-jolasarekin, baita gaubela guayak joku, abesti, antzerki eta txaskarrilloekin.





Ruta bereziki polita geneukala aprobetxatzeko, adar gehienak 6 egunetako rutetan abiatu gera, a ze gozada! Gure rutako abestiek erakusten dute zenbat gustatu zaizkigun Palazuelos inguruko herriak. Kaskadetan bainatu gara, baita herri eta ermita politak ikusi eta denetariko pertsonaiak ezagutu. Gainera, urte honetan inor ez da galdu! (bueno, trebeak pixka bat…)




Kanpa bukatzeko, nola ez, egun garrantzisuena, talde eguna! Hobbit, iratxo, orco eta elfoen artean pasatu genuen eguna, gaia Eraztunaren Jauna zen eta. Taldeek pelikula honetako pertsonaiak ezagutu zituzten goizean zehar, bere frogak betetzen arratsalderako trebetu ahal izateko: kamuflajea, punteria, pistak bilatzea, indarra, Aratzkideei ez zaie ezta gaitasun bat falta! Gainera, erreinuko maparen zatiak aurkitu genituen, arratsaldean eraztuna aurkitu ahal izateko, eta hau orco gaiztoetatik defendatzea lortu genuen. Gauean eraztunaren historia ezagutu genuen baita benetazko sumendi batean nola suntsitzen zuten ikusi, eta ondoren azkeneko gaubela izan genuen, beti bezain polita.


Eta hau izan da Aratzen 45garren kanpa! Beste 44ak bezala beroa, zikina, nekagarria, dibertigarria, berezia, askea, magikoa… hurrengoan, gehiago eta hobeto.




84 visualizaciones0 comentarios
  • Foto del escritorAdmin

Iepe Aratzkide!! Apiril honetan Aratztarrok Beizamara abiatu gara gure Aste Santuko irteera egiteko. Nahiz eta irteera guztian eguraldi txar eta euritsua izan, oso ondo pasa genuen batera aktibitate, gaubela, eta denbora libreetan.



Beizamara iristen ari ginela lehenengo arazotxoa gertatu zitzaigun: Busa hondatu egin zen! Hala ere, beldurrik gabe eta umore ona mantenduz, jeitsi eta gure betiko ezagutza jolasak egini genituen: izen-ronda, maite zaitut, figurak, baita jolas berriren bat ere. Behin bata bestea ondo ezagututa, beste bus bat iritsi zen eta arazorik gabe iritsi ginen herrira. Arratsaldean adar ezberdinak gure airera ibili ginen: Koxkorrek koxkolimpiadak, Azkarrak gai ezberdinak debatitzen (baita kotilleatzen ere), eta Oinarin eta Trebeak batera gaileta goxoak egiten.





Bigarren egunean koxkorrek sekretu bat zeukaten: Beldurrezko gaua prestatzen ari ziren! Beste adarrak konturatu gabe, taldeko txikienak bere mozorro, antzerki, susto, eta atrezzo beldurgarriak prestatzen ibili ziren egun osoan zehar. Bitartean, beste adarrek bere aktibitateak egin zituzten. Arratsaldean Azkolimpiaden ordua iritsi zen, bi taldeak brillet, kickinball, xake erraldoia, eta bestelako frogetan lehiatzen. Oinarinak pista joku batean ibili ziren, baita antzerki batzuk prestatzen ere. Trebeek egun lasaia izan zuten, bere talentu artistikoa lantzen eta Aratzeko jendearen “Nor da nor” joku bat egiten. Gauean, nola ez, koxkorren beldurrezko gaua izan genuen! A ze nolako sustoak eman zizkiguten, herriko jendea ere beldurtu genuen gure garraxiekin.




Eta azkenik, beti bezela, talde eguna!! Beizamako zienagara hurbildu zirenak nor eta Shrek eta bere lagunak izan ziren! Fiona, astoa, dragoia, otsoa, printzea eta asoz gehiago ibili ziren Beizamatik talde ezberdinei frogak eginarazten. Horrela, Shrek eta Fionaren ezkontzarako gonbidapenak lortuko genituen! Arratsaldean, ordea, Urrun Urruneko Lurraldea turistifikatu nahi zuten gaiztoen aurka defendatu behar genuen, beste taldeek zituzten gazteluko giltzak lotuz. Nahiz eta euria egin zigun, herri guztitik ibili ginen korrika, isatsak eta giltzak lapurtzen eta ezin hobe pasatzen. Eta gauean dantzalekura jeitsi ginen, ezkontza ospatzera! Kanapeak jan genituen, pontxea edan, dantzatu, bata besteoi bromak egin, beste taldeen antzerkiak ikusi… irteera polit honen bukaera ezin hobea izan zen!





53 visualizaciones0 comentarios
bottom of page